We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Hasiera Bat

by Gorka Urbizu

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €11 EUR  or more

     

1.
Maitasun bat 03:28
Ea posible den ametsa hitza aipatzen ez duen abesti bat betetzeko denak agian zertan eman duzu zure bizia Bizitza erdigunean -zalantzarenean- jartzeko unean han izanen naiz Maitasuna-edo bai, baina zein da gutaz kantatzeko ordaina Bizitza erdigunean -zalantzarenean- jartzeko unean han izanen naiz Itsuaren eskuaren pareko izan
2.
Teoria bat 02:56
Zain zeren zain erabaki gabe gai izan beregain izaterik gabe Irtenbide bat bada ez da izango hemen utzi gazteak bakarrik, libre gauzak ez dira horrela gauzak horrelaxe daude eta ez da gauza bera nire adiskide Zain eguzkiaren zain eta izarak heze ederrak dira kaleak jendearen jantzitan Irtenbide bat bada izan daiteke hemen utzi gazteak bakarrik, libre gauzak ez dira horrela gauzak horrelaxe daude eta ez da gauza bera inola ere Gauzak ez dira horrela gauzak horrelaxe daude eta sinesmen horretan ardazten da gure mundua gure mundua
3.
Tren bat 02:49
Ikusmenak itsututa gaude eta denborarik ez daukat gehiengoak beste nonbaiten egon nahiko luke orain aukeratu zure drama pantaila ispilu bat da hauxe da jasoko duzun mundua Isiltasunaren bagoian idazten tren batean nago kantu bat egin dizut gauzak okertzen diren unerako Jakina da ezjakintasuna dela toki ospela bitartean xamanak dio dena gezurra dela titiburuak pixelatuta pistolak prime time-ean hauxe da jasoko duzun mundua Isiltasunaren bagoian idazten tren batean nago kantu bat egin dizut gauzak aldatzen diren unerako agian bada zerbait mendi gailurrez pixka bat harago nirekin etor zaitez esazu baietz ezin dut gehiago
4.
Toki bat 02:16
Oinarrizko ezein eskubideren alde arraun egiteko elkartu beharko gara laster Ezagutzen dut leku sekretu bat non deslilurak tokirikan ez duen Koherente izan sortutako pertsonaiarekin zutaz espero dena da idiotak asko daki Ezagutzen dut leku sekretu bat non deslilurak tokirikan ez duen Irrelebantzia zaunka dabil gure atarian inork ez du ireki nahi hotz egiten du kanpoan Ezagutzen dut leku sekretu bat tori koordenatuak eta itxaroidazu han Itxaroidazu han
5.
Janela bat 03:33
Eguzkiak itzali ditu gainerako argiak txorien kantak entzun ditut harian Hotz egiten badu alboan nauzu ederra zaude goizetan Zure mina arindu nahi nuke halako egunetan hitzek zentzua galdu dute nola esan Hotz egiten du eta eskutik helduta ikus: gaur ere baten bat gu baino lehen esnatu da guk zikindu kaleak garbitzera Janela ireki bat zugana behar nauzunean naramana barneranzko janela txiki bat zure arnasa zaintzeko zu zaintzeko Zure mina arindu nahi nuke
6.
Kolore bat 03:28
Isiltasunak ere sailka daitezke mantxa gorri bat itsasoan zabaltzen Berde eta urdinaren kontrakoa da azaleratzen den ura ezagun da: kolore zahar bat Otoitzak ere sailka daitezke esne-hortzeriak sailka daitezke esperantza eta haren falta ere esperantza eta... Mantxa gorri bat itsasoan zabaltzen Berde eta urdinaren kontrakoa da azaleratzen den ura ezagun da: kolore zahar bat Ilargia da laru ezereza mila moduz islatzen da, entzun beldurrak edonor profeta bilakatzen du
7.
Lilura bat 02:56
Hego-haizeak tokiz aldatzen ditu gure arteko hitzak haziak, polena loratu dira ikara berriak Ibaiertzean utzi ditut ezpata eta ezkutua bi-biak Gero euriak lurra du ernaltzen berrituz nigan lilura arkaiko bat Ibaiertzean utzi ditut ezpata eta ezkutua bi-biak
8.
Etxe bat 03:46
Udazkenaren ertz batek, maitea eman dizkit egunonak gure leihotik Zaldi Eroaren tirak atera dit eguneko lehen irria dalovit Gure aita sarean eskelak leitzen dabil gaztainondoa kimatzen jarri aurretik adaxkak betiko kutxan gorde dizkit sugar hau guztiz inoiz itzal ez dadin Bina plater jartzeko esan dit amak egongelan bazkalduko dugula Txakurrak bere ferekak eskatzen dizkit egunero gerratik itzuli banintz bezala da zerbait somatuko zuen beharbada Hogei arte zenbatzen ikasi du ilobak zenbat urte dugun galdetu digu gaur “Zenbat urte da hori, osaba, zenbat?” Eta hegaldiak hartu ditut, maitea bi aldiz pentsatu gabe
9.
Sute bat 03:27
Itsasoak olatuak dakarzki orain bare, orain bortitz nonbaiten sute erraldoiren bat itzali beharko balitz bezala Zenbat da ateri dela zenbat da bero hau fahrenheitetan Nonbaiten sute erraldoiren bat irazeki izan balitz bezala da Eta jendea pozik ongi deritzot nik denetarik behar baita eraikitzeko mundu oso bat Itsasoak olatuak dakarzki orain bare, orain bortitz guk ez dakigun beste zera bat baleki bezala da aspaldi Eta jendea pozik ongi deritzot nik denetarik beharko da eraikitzeko mundu oso bat Denetarik
10.
Besterik ez 05:48
Txori bat kolpatu da kristalaren kontra nirekin dihardu, nirekin dihardu besterik ez Badira barrutik besterik ireki ezin diren ate batzuk besterik ez Hau aste luzea behar dudan guztiak datza zure bizkar biluzian zure ezpainen gorrian besterik ez Besterik ez Eta urruti banago zuek baino lehenago ihes egin nuelako da besterik ez Izozmendi bat bularrean Titanic-en orkestra hartan geratu beharra nuen babestuko banuen besterik ez Batzutan I love u idazten diogu elkarri maite zaitut batek ikaratzen gaitu besterik ez Besterik ez

about

(c) Only In Dreams, 2024

credits

released January 15, 2024

Produced, recorded and mixed by Jordi Matas
Co-produced by Joan Pons
Mastered by Dave Cooley (Ellysian Mastering, California)
All music & lyrics by Gorka Urbizu

license

all rights reserved

tags

about

Gorka Urbizu NC, Spain

GORKA URBIZU is a Basque musician, composer, and producer. Former singer / guitarist of the band Berri Txarrak, he is known for his career as a song and lyric writer, among others.
He also founded side project as Katamalo or Peiremans+.

In Jan 2024, he unexpectedly launched the album “Hasiera bat” (A Beginning). It is the first work signed with his own name, where beauty and rawness prevail.
... more

contact / help

Contact Gorka Urbizu

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Gorka Urbizu, you may also like: